Eskualde Lehiakortasunaren Behatokia Orkestraren Europako diagnostikorako tresna da. Webgune honetan lehiakortasunerako funtsezkoak diren adierazleen egoera eta bilakaera aztertu ahal izango dituzu, Europako eskualde mailako datu berrienetatik abiatuta.
Behatokia beti dago eguneratuta Europako eskualde guztietarako eskuragarri dauden azken datuekin. Horretarako, datuak biltzeko eta prozesatzeko prozesua automatizatzeko aukera ematen digun datu-plataforma berritzaile bat erabiltzen dugu.
Adimediak Orkestrarekin (Deustu Fundazioaren Lehiakortasunerako Euskal Institutua) batera parte hartu du atari honen garapenean, bilakaeran eta mantentzean. Balio erantsia emanez, bereziki honako eremu hauetan:
- Erabiltzaile-interfazeak definitzeko aholkularitza. Erabiltzaileak aztertzea hainbat testuinguru/ingurunetan, eta emaitza gisa erabilgarritasuna eta irisgarritasuna optimizatuko duten wireframeak lortzea.
- Interfazeen diseinu grafikoa. Ukipen-gailuei eta gailu mugikorrei (smartphoneak, tabletak) arreta berezia eskainiz.
- Front-end garapena SPA motako arkitekturapean (single page application). Aplikazioaren azkartasuna eta elkarreragin arina lehenetsiz, bai eta SEO posizionamendu optimoa ere, bilatzaileentzako aurreerrenderizazio-tekniken bidez.