• bankia-observatorio-01
  • bankia-observatorio-02
  • bankia-observatorio-03
  • bankia-observatorio-04

Lanbide Heziketarako Behatokia Bankia Fundazioak Lanbide Heziketaren munduak adierazitako datuen beharrari emandako erantzuna da.

Behatoki honek atari bakar batean biltzen ditu LHko datu nagusiak, bai gaur egungoak, bai eboluziokoak; horiek guztiak aldizka eguneratzen diren iturri ofizialak dira, eta bertan deskargatu ahal izango dituzu datu eta taula erabilgarriak.

Adimediak Orkestrarekin (Deustu Fundazioaren Lehiakortasunerako Euskal Institutua) eta Bankia Fundazioarekin batera parte hartu du atari honen garapenean, bilakaeran eta mantentzean. Balio erantsia emanez, bereziki honako eremu hauetan:

  • Erabiltzaile-interfazeak definitzeko aholkularitza. Erabiltzaileak aztertzea hainbat testuinguru/ingurunetan, eta emaitza gisa erabilgarritasuna eta irisgarritasuna optimizatuko duten wireframeak lortzea.
  • Interfazeen diseinu grafikoa. Ukipen-gailuei eta gailu mugikorrei (smartphoneak, tabletak) arreta berezia eskainiz.
  • Front-end garapena SPA motako arkitekturapean (single page application). Aplikazioaren azkartasuna eta elkarreragin arina lehenetsiz, bai eta SEO posizionamendu optimoa ere, bilatzaileentzako aurreerrenderizazio-tekniken bidez.
  • Amazon Web Servicesen front-end azpiegitura hedatzea eta konfiguratzea. Docker edukiontzien bidez. Edukiontzi horietan sartzen da ataria erabilgarritasun handiko baldintzekin exekutatzeko behar den guztia.
 

PROIEKTUAK ESKAINTZEN DU

 
+ Irisgarria
Edozein gailutatik datuetarako irisgarritasun optimoa. Idazmahaiko ordenagailuetatik hasi eta era guztietako mugikorretaraino.
+ Autonomia
Bezeroak back-end bat du Behatokiko datuak irauli eta eguneratzeko.
 
+ Sormena
Publiko guztientzat ulergarriak diren datuak bistaratzeko eta azaltzeko moduak asmatu ditu, eta ez soilik gaian adituak direnentzat.
+ Desiragarria
Bere konfigurazioa gizarte osoaren beharrei erantzuteko egin da, hain aurreratuak ez diren erabiltzaileetatik hasi eta zifrak eta datuak ezagutzen dituztenetaraino.
 
+ Fidelizazioa
Datuak etengabe eguneratuz eta urteko azterketa kualitatibo bat eta hileko azterketa tematikoak argitaratuz.
+ Produktibitatea
Erabiltzailearen erabilgarritasunean oinarritutako interfazeak, produktibitate-tresna ugari dituztenak, hala nola datuak Excelera esportatzea, grafiko elkarreragileak, datu-baseetarako sarbide osoa, etab.
 
+ Garrantzia
Behatoki hori orain arte Espainian LHri buruz dagoen datu-atari osatuena eta zorrotzena da.